Nutrizioa

Arazo ginekologikoak

Amenorrea, Obulutegi Polikistikoen Sindromea, hiperprolaktinemia, dismenorrea, endometriosia eta osteoporosia bezalako patologia ginekologikoekin lagunduko dizut, hauetan tratamendu ginekologikoaz gain nutriozionalak garrantzia handia baitu.

Heziketa nutrizionala eta pisu galera

Zure egoera pertsonala ikuspuntu integratzaile batetik aztertu ondoren zure helburuekin bat doan pauta nutrizional pertsonalizatua diseinatuko dut. Prozesuan, heziketa nutrizionalaren bitartez, elikadura osasuntsua epe luzera mantentzeko ohiturak jasoko dituzu.

Ugalkortasuna

Haurdunaldi bilaketan zehar zure elikadurarekin lagunduko dizut, nutrizio eskasiarik izan ez dezazun.

Aldaketa hormonalen etapak

Haurdunaldia, edoskitzaroa zein menopausia aldaketa hormonal ugari gertatzen diren etapak dira. Hori dela eta, garrantzitsua da alde nutrizionala zaintzea hauek ahalik eta eramangarrienak izateko.

[/et_pb_column]

Nutrizio klinikoa

Zure besikula-, gibel- edo pankreas-patologia zein patologia kardiobaskularra edo digestiboa baloratu eta gero, dietoterapiaren bitartez zure kasu partikularra tratatuko dut, arazoaren kausa tratazearen helburuarekin.